

|
2010eko maiatzaren 18tik,
Bilboko Euskal Museoak bere liburutegiko bibliografia- funtsa kontsultagai jarri du, aditu eta ikerlarientzat. Hainbat monografiak eta argitalpen sortek osatzen dute bilduma, gehien bat Museoaren beraren gaiarekin lotutakoek. Liburutegiaren ezaugarriak direla-eta, argitalpenak Museoan horretarako atondutako irakurketa-gelan bakarrik kontsultatu daitezke, eta beraz, ez da mailegu-zerbitzurik eskainiko. Kontsultak egin ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da ezinbestean. Horretarako, erabiltzaileek eskabidea egin beharko dute bai posta elektronikoz, museoa@euskal-museoa.org helbidera mezu bat igorrita, bai telefonoz, 94-415.54.23 edo 94-416.92.46ra deituta, astelehenetik ostiralera bitartean (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:00etara, eta asteartetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara). Kontsultak asteartetik ostiralera egin ahal izango dira 11:00etatik 17:00etara, hain zuzen Museoa publikoarentzat zabalik dagoen ordutegi berean. |